2026/11/24
- 2026/11/25
:
ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen foroa
Aurrez aurrekoa: Bizkaia Aretoa · Bilbao
LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuak eta Ihobe sozietate publikoak “ADAPT AKTION Euskadi 2050. Klima-aldaketara egokitzeko irtenbideen foroa” antolatuko dute Bilbon, azaroaren 24an eta 25ean. Ekitaldiak proiektu europar horren amaiera markatuko du, eta etapa berri bat irekiko du Euskadiko klima-ekintzan, betiere erresilientzia lortzeko bidean lanean jarraitze aldera.
Topaketa baliagarria izango da Urban Klima 2050 proiektuaren zazpi urteko ibilbidean zehar garatutako emaitza, ikaskuntza eta esperientzia nagusiak partekatzeko. Proiektu horretan 40 ekintza bultzatu dira, 23 erakunde bazkideren parte-hartzeari esker.
Foroan klima-aldaketara egokitzeko irtenbideak eta estrategiak elkarbanatu ahal izango dira, baita lankidetza-aukera berriak sortu ere, lurraldearen erresilientzia indartzeko eta klima-inpaktuen aurrean Euskadi prestatuago baterantz aurrera egiteko.
ADAPT AKTION Euskadi 2050 foroak ekintza klimatikoari eta egokitzapenari lotutako ordezkari instituzionalak, teknikariak, gizarte-eragileak eta profesionalak bilduko ditu, etorkizuneko erronkei eta aukerei buruzko truke eta hausnarketarako gune batean.
Programan, hitzaldi inspiratzaileak, eztabaidaguneak eta bisita teknikoak izango dira proiektu pilotuetara, proiektuaren esparruan gauzatutako ekintza pilotu garrantzitsuenen berri izateko.
Programa eta izen-ematea
Lanean ari gara zazpi urte hauetan egindako aurrerapena hobekien laburbiltzen duen ekitaldia antolatzeko, eta Euskadik hurrengo hamarkadan egokitzapenaren arloan dituen erronkak erakusteko. Jarraian, ekitaldiaren atariko programa kontsulta dezakezu eta izena emateko estekan sartu.
ADAPT AKTION Euskadi 2050-ERAKO IZEN-EMATEAZEN-EMATEA
Atariko programa
2026ko azaroaren 24a, asteartea
| 08:30 | Izen-ematea |
| 09:00 | Ongietorri-instituzionala |
| 9:30 | Keynote internazionala |
| 10:00 | Urban Klima 2050etik ekintza klimatikoaren hamarkada berrira |
| 10:45 | Kafea hartzeko atsedenaldia |
| 11:15 | Mahai-ingurua proiektu laguntzaileekin |
| 12:15 | Osoko bilkura: LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren emaitzak |
| 13:30 | Networking bazkaria |
| 15:00 | LIFE IP Urban Klima 2050n garatutako proiektu pilotuei balioa emateko aldi bereko inspirazio-mahaiak:
|
| 16:00 | Kafea hartzeko atsedenaldia |
| 16:30 | Eragin publiko handiko ponentzia |
| 17:15 | Eta orain zer? COP31 osteko ikasgaiak, seinaleak eta erronkak |
| 18:00 | Konklusioak |
| 18:30 | Amaiera |
| 19:30 | Koktela eta networking-a |
2026ko azaroaren 25a, asteazkena
Bisita teknikoak Urban Klima 2050 ekimeneko proiektu pilotuetara
Azaroaren 25ean, asteazkena, aldi bereko bisita teknikoak egingo dira Euskadiko hiru lurralde historikoetan; zehazki, LIFE IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan garatutako jarduketak bisitatuko dira. Bisita horiei esker, bertatik bertara ezagutu ahal izango dira proiektuaren zazpi urteko ibilbidean klima-aldaketara egokitzeko bultzatutako zenbait soluzio.
Antolakuntzak aldi bereko bisita teknikoak egiteko autobus-garraioa jarriko du izena eman duten pertsonen esku. Guztiak goizeko 08:30ean irtengo dira Bilbotik, eta 14:00ak aldera itzultzea aurreikusten da. Joan-etorria beren kabuz egin nahi dutenek ibilbide bakoitzerako zehazten den elkargunean bat egin ahal izango dute bisitarekin. Plazak mugatuak dira.
Araba | Azpiegitura berdea eta nekazaritza-biodibertsitatea, ingurumenaren kalitatea eta hiri-inguruko inguruneen erresilientzia hobetzeko
Bisitatuko dira:
Jundiz parkea (Gasteiz). Jundizek erakusten du degradatutako eta kutsatuta egon daitezkeen lurzoruak berreskura daitezkeela karbonoa atzitzen duen eta zerbitzu ekosistemikoak sortzen dituen korridore berde berri bat eratzeko.
Basaldea (Gasteiz). Basaldeak erakusten du nola agrobiodibertsitateak indartu dezakeen nekazaritza, klima-aldaketaren aurrean duen erresilientzia handitu eta landa-paisaian era harmonikoan integratu.
Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:
Elkargunea: Jundiz | Ordua: 09:45
Bizkaia | Ibai-uholdeei eta kostaldekoei aurre egiteko klima-egokitzapena, natura-ingurunea birsortuta eta espazio publiko seguruagoak eta erresilienteagoak sortuta
Bisitatuko dira:
Bakio. Barnealdeko padura eta uholde-basoa sortzea, ingurune horretan ingurumen-kalitatea hobetzeko, biodibertsitatea errazteko eta uholdeez babesteko.
Tonpoi (Bermeo). Ingurune horretako ingurumen-lehengoratzea eta lehengoratze soziala, klima-aldaketara egokitutako erabilera publikoko hiri-inguruko azpiegitura berdea sortzearekin.
Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:
Elkargunea: Bakio | Ordua: 09:30
Gipuzkoa | Itsas mailaren igoerara eta muturreko gertakarietara egokitzea, eta ibai-ibilguak lehengoratzea, klima-erresilientzia eta konektagarritasun ekologikoa hobetzeko
Bisitatuko dira:
Errekatxulo (Donostia). Ibilgu naturala eta urbazterreko landaredia lehengoratzea, ibai-ekosistemaren kalitate ekologikoa hobetzeko eta uholdeen prebentzioan laguntzeko.
Zarautz. Kostaldeko uholdeen aurkako babesa indartzeko jarduketak: malekoia hobetzea eta hondartzaren inguruko zenbait sarbide birmoldatzea.
Joan-etorria beren kabuz egiten dutenentzako informazioa:
Elkargunea: Errekatxulo | Ordua: 10:00

