2022/03/28:
Oberan mendian espezie autoktonoak landatzea
Oberan mendiko baso-berritze planaren barruan, espezie autoktonoak landatu dira (batez ere haritz arrunta – Quercur robur), 20 hektareako azaleran. Helburua da jatorrizko harizti autoktonoa berreskuratzea. Era berean, bigarren mailako beste espezie batzuk landatu dira ingurune horretako biodibertsitatea handitzeko.
Ekimen hau C.4.2: Hiri- eta landa-konexioa eta lurraldearen erresilientzia hobetzeko funtsezko azpiegitura berdea ekintzan kokatzen da.
Erakunde laguntzailea: Donostiako Udala