URBAN KLIMA 2050

gure natura da :
gustukoak ditugu erronkak

EUSKADIKO EKINTZA KLIMATIKORAKO PROIEKTURIK HANDIENA DATOZEN URTEETARAKO

ERRONKA BAT DUGU EUSKADIN: KLIMA-ALDAKETA

EUSKADIKO KLIMA-ALDAKETAREN "KLIMA 2050" ESTRATEGIAREKIN

BEG ISURIAK MURRIZTEA

2030 berotegi-efektuko gasen isuriak % 40 murriztea

2050 gasen isuriak % 80 murriztea

2050 energia berriztagarrien kontsumoa % 40 handitzea

LURRALDEA EGOKITZEA

Euskal lurraldearen klima-aldaketaren aurkako ERRESILIENTZIA ziurtatzea

helburuak

GURE HELBURUA DA KLIMA 2050 ESTRATEGIA EAEn HEDATZEA

GURE HELBURUA DA KLIMA 2050 ESTRATEGIA EAEn HEDATZEA

EUROPAR BATASUNAK ONETSI DU URBAN KLIMA 2050 PROIEKTUA, KLIMA-ALDAKETA ARINTZEKO ETA/EDO KLIMA-ALDAKETARI EGOKITZEKO PROIEKTU INTEGRATUEN AREAREN BARRUAN. GARRANTZI HANDIKO LIFE PROIEKTU INTEGRATUA DA:

6

6 urteko iraupena
19,8

19,8 milioi euroko zuzeneko inbertsioa (10,2 milioi Europar Batasunarenak)
625

625 milioi euro mobilizatzea aurreikusten da
20

20 entitate bazkide
20

20 entitate zehatz barne hartzen ditu

Proiektu hau sortu da Europar Batasuneko beste eskualde batzuetan errepikatzeko asmoarekin.

HELBURU
ESPEZIFIKOAK

1.

2015-2020 Ekintza Plana amaitzen eta hurrengo Ekintza Planak definitzen laguntzea (2021-2025 eta 2026-2030).
2.

KLIMA2050 Klima-aldaketaren aurkako Estrategia lurralde- eta sektore-plangintzan (osasuna, ura eta energia) sar dadin sustatzea, eta integrazio horren ondorioak aztertzea.
3.

Hiru eremu pilotutan (kostaldean, ibai-arroetan eta hiriguneetan) egiaztapen-ekintzak jartzea martxan.
4.

Administrazioaren eta herritarren gaitasunak hobetzea, beharrezkoak baitira KLIMA2050 Estrategiaren 24 esku-hartze ildoak erabat ezartzeko.
5.

Gobernantza hobetzea klima-aldaketaren esparruan, administrazio-eskala guztietan.
6.

Proiektuan proposatutako irtenbideen inpaktuak biderkatzea eta emaitzen hedapen zabala lortzea.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jaitsi dossier osoa




laguntzaileak

KOORDINATZAILEAK

ERAKUNDE BAZKIDEAK

IKUSI GEHIAGO IKUSI GUTXIAGO

URBAN KLIMA
2050ren JARDUKETA-AREAK

HIRIGUNEAK ARROAK KOSTAK

GURE INPAKTUA:

7.234

KM2 eta

2.164.311

PERTSONA

URBAN KLIMA 2050EN EKIMENAK BOST BLOKETAN BANATZEN DIRA, LIFE DEIALDIAK BERAK MARKATUTAKOEZ GAIN.



ANALISIA

Lehenik eta behin, analisi bat egiten da. Alde batetik, KLIMA 2050 Estrategia berrikusten da, bere ekintza-planen bidez eta etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik. Bestalde, EAEren arrisku klimatikoaren analisia zabaltzen da garatu gabe dauden alderdiei dagokienez.

gehiago irakurri

DEFINIZIOA

Ekimenen definiziora pasatzen da: nola, non eta noiz jokatu behar den isuriak murrizteko eta lurraldearen erresilientzia lortzeko; horrez gain, klima-aldaketa politiketan integratzeko gidalerroak markatzen dira.

gehiago irakurri

JARDUERA

Proiektu pilotuak jartzen dira martxan gure lurraldeko hiru area zehatzetan: kostan, ibai-arroetan eta hiriguneetan/hiri-inguruetan, etorkizunean beste udalerri, eskualde edo arro batzuetara eskalatzeko asmoz. Proiektuak hiriguneetan garatzen dira gehienbat: Bakio, Bermeo, Bilbo, Donostia-San Sebastián, Gernika-Lumo, Vitoria-Gasteiz eta Zarautzen. Pilotuak dauden hiri-inguruko areak Urdaibai, Debabarreneko kosta eta Arabako Errioxa dira. Butroe, Oka, Ibaizabal, Deba, Urumea, Zadorra, Baia eta Ebro ibaietan proiektuak lantzen dira, beren arroetan edo bokaleetan.

gehiago irakurri

AHALDUNTZEA

Bai herritarrekin eta bai Administrazioarekin lotutako langileekin lan egiten da, ohiturak aldatzea lortzeko trebakuntzaren bidez eta bide horretan aurrera egiteko aukera emango diguten tresna berriak diseinatuz.

gehiago irakurri

KUDEAKETA

Bloke honen esparruan, egiturak sortuko dira klima-gobernantzarako; esate baterako, klima-aldaketaren hub-a, helburu nagusi gisa klima behatzea izango duena, eta klima-gobernantzarako eredu berriak definituko dira.

gehiago irakurri

PARTE-HARTZEAREN
EKINTZA
PILOTUAK


ESTRATEGIA

HIRIGUNEAK

IBAI ARROAK

KOSTAK
ESTRATEGIA
HIRIGUNEAK
IBAI ARROAK
KOSTAK

KLIMA 2050 ESTRATEGIA BERRIKUSTEA, ETENGABEKO HOBEKUNTZAREN IKUSPEGITIK

Klima-aldaketarekin lotutako testuingurua aldakorra da, eta etengabe eguneratzea eskatzen du. Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, Klima 2050 Estrategiaren helburu, jomuga eta jarduera-ildoak berrikusiko direla dago aurreikusita. Gainera, horren inpaktu sozioekonomikoa aztertuko da.

leer más

Kostu estimatua:

159.496€

Ekintzaren iraupena:

2020-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

EUSKADIKO KLIMA-ARRISKUAREN AZTERKETA ZABALTZEA

Azken urteetan Euskadin hainbat ikuspegitatik lan egin da klima-arriskuaren arloan. Zehazki, itsas mailaren igoeran, tenperaturaren edo prezipitazioen egoeretan eta udal klima-arriskuan, besteak beste. Horregatik, ekintza hau ez da hutsetik hasiko, aurreko lanak osatuko ditu. Hainbat aldagaitan sakonduko da, hala nola hezetasunean, haizean, erradiazioan edo higaduran; egoera gehiago garatuko dira eguneroko prezipitazio eta tenperaturetarako, eta Gipuzkoako lerradurak aztertuko dira, EAE osora esportatzeko moduko metodologia bat diseinatzeko.

leer más

Kostu estimatua:

237.886€

Ekintzaren iraupena:

2019-2023

PARTE-HARTZAILEAK

EUSKADIN KLIMA-ALDAKETAREN ARLOAN ONENAK IZANGO LIRATEKEEN EKINTZAK ZEHAZTEA

Ekintzaren helburua zera da, Klima 2050 Estrategiaren barnean, 2021-2025 eta 2026-2030 aldietan gauzatu beharreko ekintza-planak osatuko dituzten neurriak zehaztea. Ekintza garatzeko, bost jarduera egingo dira: ekintza-plana diseinatzeko testuingurua zehaztea, eragileen arteko koordinazioa gauzatzea, ekintza-planaren zirriborroa prestatzea, parte hartzeko prozesua garatzea eta ekintza-planaren behin betiko dokumentua prestatzea. Bi ekintza-planak elkarlanean eta sarean lan eginez diseinatuko dira, Euskadin klimaaldaketarekin lotutako eragile garrantzitsuekin.

leer más

Kostu estimatua:

120.302€

Ekintzaren iraupena:

2020-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA-ALDAKETA LURRALDE- ETA HIRI-PLANGINTZAN INTEGRATZEKO GIDALERROAK

Ekintza honen helburu nagusia lurralde- eta hiri-plangintzarako tresnetan klima-aldaketa integratzeko eta, zehazki, horretara egokitzeko gidalerroak zehaztea da. Horretarako, hainbat azpieginkizun egingo dira: informazioa modu sistematikoan aztertuko da, klimaaldaketa lurralde-antolamendurako gidalerroetan aintzat hartu ote den aztertuko da, lurralde-gobernantzarako beharrak aztertuko dira, lurralde- eta hiri-plangintzarako tresnetan klima-aldaketa integratzeko balio dezaketen puntuak identifikatuko dira, eta klima-aldaketa lurralde- eta hiri-plangintzan integratzeko metodologia-ildoak sortuko dira elkarlanean.

leer más

Kostu estimatua:

37.263€

Ekintzaren iraupena:

2019-2024

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA ALDAKETAREN ARLOKO EKINTZAK LEHENESTEA

Ekintzak lehenesteko, Klima 2050 Estrategiaren ekintza-planetan 2021-2025 eta 2026-2030 aldietarako aurreikusitako ekintzak aztertuko dira, eta egokienak direla iritzitakoak lehenetsiko dira, hainbat irizpide kontuan hartuta: ekonomikoak, sozialak, efizientzia eta abar. Horretarako, aldagai garrantzitsuenak identifikatuko dira, planen sektore bakoitzaren arabera: nekazaritza, hiri- eta lurralde-plangintza edo kostaldea, besteak beste.

leer más

Kostu estimatua:

171.355€

Ekintzaren iraupena:

2020-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA 2050 ESTRATEGIA LURRALDE-PLANGINTZAN INTEGRATZEA

Ekintza hau C.1.2 ekintzarekin lotuta dago. Ondorioen arabera, bi pilotu egingo dira: klima-aldaketa kontuan hartzea Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala prestatzeko prozesuan eta horretan klima-aldaketaren ikuspegia txertatzea, eta, bereziki, Zorrotzako Puntako Plan Berezian egokitzea. Halaber, ekintza horren ondoriozko irakaspenek C.1.2 ekintza elikatu eta osatuko dute.

leer más

Kostu estimatua:

211.560€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

LARRIALDIETAKO UDAL-PLANAK EBALUATZEA

Ekintza honen esparruan, larrialdietako udal-planak eguneratzeko metodologia garatuko da, klima-aldaketa kontuan hartuta. Proiektu pilotuetako bat Donostian egingo da, eta euriaren, tenperaturaren, haizearen eta itsas mailaren igoeraren ondorioak integratuko dira haren larrialdietako planean.

leer más

Kostu estimatua:

347.584€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA-ALDAKETA OSASUN-POLITIKETAN INTEGRATZEA

Ekintza honen bidez, Urban Klima 2050 proiektuak ezagutza zabala lortuko du bektoreek –hau da, eltxo tigrearen moduko gaixotasun-transmisoreek– eragindako gaixotasunekin lotutako inpaktuei dagokienez. Klima-aldaketarekin lotutako etorkizuneko arriskuak egungo prebentzio-planetan txertatzeko aukera emango duten tresnak eta adierazleak eratzeko balioko du ezagutza horrek. Gainera, hiri-plangintzako ekimenek osasunean eta biztanleen bizi-kalitatean izan ditzaketen ondorioak identifikatuko dira.

leer más

Kostu estimatua:

628.312€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA-ALDAKETA ENERGIA-POLITIKETAN INTEGRATZEA

Ekintza honen bidez, klima-aldaketa eta, bereziki, egokitzapena integratu nahi dira autonomiaerkidegoko energia-politiketan, eredu efizientea, hain urrakorra ez dena eta erresilienteagoa lortzeko, hori funtsezkoa baita orokorrean hobeto egokituta egongo den gizarte bat lortzeko. Ekintzaren esparruan, klima-aldaketaren arloan energia-sektoreari buruzko informazio osagarria sortzea planteatzen da, baita Euskadiko Energia Estrategia 2030 berrikustea ere, klima-aldaketaren ikuspegitik eta, bereziki, egokitzapenaren arlotik. Bi proiektu pilotu egingo dira (Bilbon eta Zarautzen), muturreko gertakarien aurrean udal banaketa-sareak izan dezakeen klima-arriskua ebaluatzeko.

leer más

Kostu estimatua:

416.474€

Ekintzaren iraupena:

2019-2023

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA-ALDAKETA POLITIKA HIDROLOGIKOETAN INTEGRATZEA

Helburua klima-aldaketa Euskadiko politika hidrologikoetan hobeto integratzea da, zehazki, plan hidrologikoetan, lehorte-egoeretarako plan berezietan eta uholde-arriskua kudeatzeko planetan. Horretarako, azpiekintza hauek gauzatuko dira: klima-aldaketak uholdeetan, baliabide hidrikoetan (Bakioko proiektu pilotua), lehorteetan eta baliabidearen balantzean eta eskarian (Bakioko proiektu pilotua) dituen eraginen azterlana.

leer más

Kostu estimatua:

300.000€

Ekintzaren iraupena:

2019-2021 y 2023-2025

PARTE-HARTZAILEAK

HERRITARRENTZAKO PRESTAKUNTZA

Ekintzaren helburua herritarrak klima-aldaketari buruz kontzientziatzea da, klima-aldaketaren arloan nork bere irtenbideak proposatzeko ekintza eta tresna erabilgarriak sustatuz. Nagusiki, kontsumo arduratsua, mugikortasun jasangarria eta hiri-elementu naturalak azpimarratuko dira, besteak beste.

leer más

Kostu estimatua:

404.278€

Ekintzaren iraupena:

2019-2023

PARTE-HARTZAILEAK

HERRITARREN ZIENTZIA-PLATAFORMA

Ekintza honetan herritarren zientzia-plataforma bat sortuko da, pertsonei konponbidearen parte izaten lagunduko diena, «klima-eragilearen» figura sustatuz haien ingurua mobilizatzeko. Urban Klima 2050 proiektua osatzen duten proiektu pilotuen bidez probatuko da plataforma. Horretarako, aplikazioak sortuko dira herritarrek muturreko gertakariak kudeatzen lagundu dezaten, baita pilotuen bidez abiarazitako egokitzapen-neurrien emaitzak ikuskatzen ere.

leer más

Kostu estimatua:

283.008€

Ekintzaren iraupena:

2019-2023

 

PARTE-HARTZAILEAK

TREBETASUN TEKNIKOAK SENDOTZEA ETA KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO PRESTAKUNTZA EMATEA

Ekintzaren helburu nagusia klima-aldaketa administrazio publikoen prestakuntzan integratzea da. Horretarako, sailen eskakizunak ebaluatuko dira eta prestakuntza-ibilbide posible bat diseinatuko da.

leer más

Kostu estimatua:

195.146€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

KONTRATAZIO PUBLIKOA ERABILTZEA KARBONO-ISURKETA GUTXIKO EKONOMIA BULTZATZEKO

Ekintza honen helburua Klima 2050 Estrategiaren eta administrazioen erosketa publikoko politiken arteko koherentzia bermatzea da. Horretarako, karbono-isurketa gutxiko ekonomia ahalbidetuko duten produktuak eta zerbitzuak erosteko eta kontratatzeko irizpideak identifikatuko dira, eta metodologia bat prestatuko da, non emaitza-adierazleak diseinatuko diren. Urban Klima 2050 osatzen duten proiektu pilotuak garatzeko, horrelako irizpideak txertatuko dira. Azkenik, lortutako emaitzak Eusko Jaurlaritzaren Erosketa Publiko Berdearen Programan txertatuko dira.

leer más

Kostu estimatua:

70.000€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

UDALENTZAKO TRESNAK ETA PRESTAKUNTZA SORTZEA

Ekintzaren ardatz nagusia udaletan klima-ekintza errazteko tresnak diseinatzea da, eta horiek erabiltzeko gaitasunak sortzea. Horrela, Urban Klima 2050 proiektuak klima-aldaketarekin lotutako nazioarteko plataformetan egotera bultzatuko ditu euskal udalak, esaterako, «Covenant of Mayors of Climate and Energy» deritzonean. Gainera, klima-aldaketarekin lotutako eta aldez aurretik proiekturako garatutako tresnak eskualdera moldatzeko lan egingo da, horiek gure lurraldearen errealitatera egokitze aldera.

leer más

Kostu estimatua:

623.956€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

FINANTZAKETA-ITURRIEN KOORDINAZIO-TALDEAK SORTZEA

Ekintza honen esparruan, lantaldeak sortuko dira partzuergoan, Klima 2050 Estrategia proiektu berrien bidez hedatzeko. Horretarako, finantzaketa-iturrien aukerak aztertuko dira estatuan, Europan eta nazioartean, baita lankidetza publiko eta pribaturako bide posibleak ere.

leer más

Kostu estimatua:

180.000€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA ALDAKETAREN HUBA: BEHATZEKO ETA IKUSKATZEKO SISTEMA

Ekintzaren helburua oraingo eta etorkizuneko klima-aldaketari buruzko ezagutza klimaaldaketaren hub izeneko egitura batean biltzea da. Hub horrek Euskadiko klima-aldaketa behatu eta ikuskatzeko eginkizuna izango du. Gainera, klima-aldaketari buruzko informazioa hainbat formatutan barreiatzeko funtzioa izango du, informazio hori jasoko duen jendearen arabera.

leer más

Kostu estimatua:

1.023.073€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA 2050 ESTRATEGIAK HIRI-BIZTANLEGUNE HANDIETAN ERAGINA DUTEN ESKUALDE-POLITIKETAN DUEN INTEGRAZIO-MAILARI BURUZKO AZTERKETA

Ekintza honen bidez, Klima 2050 Estrategiak hiri-biztanlegune handiekin lotutako politiketan duen integrazio-maila aztertuko da. Horretarako, eragileak nahasiko dituzten partaidetzaprozesuen bidez lan egingo da.

leer más

Kostu estimatua:

135.592€

Ekintzaren iraupena:

2019-2021

 

PARTE-HARTZAILEAK

KLIMA-ALDAKETAREN ARLOKO EKINTZARAKO GOBERNANTZA-EREDU BERRIAK DISEINATZEA

Ekintza honen esparruan, klima-aldaketaren arloko politikak hainbat mailatan nola garatzen ari diren aztertuko da: eskualdeetan, lurraldeetan eta udalerrietan. Gainera, erreferentziak bilatuko dira Europan nahiz nazioartean, Euskadiko maila hauetara ekartze aldera: hirieremuetara, eskualdeetara, arroetara eta kostaldera.

leer más

Kostu estimatua:

459.505€

Ekintzaren iraupena:

2020-2025

PARTE-HARTZAILEAK

IRTENBIDE NATURALAK ETA HAIEN ONURAK

kintza honen bidez, udal-mailan irtenbide natural onenak hautatzen, diseinatzen eta abiarazten lagunduko duten metodologiak eta tresnak diseinatuko dira. Gainera, proiektu pilotu bat abiaraziko da Euskadiko hiru hiriburuetan. Halaber, abiarazitako ekintzen eraginkortasunaren jarraipena egingo da.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

1.048.810€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

HIRI- ETA LANDA-EREMUEN ARTEKO LOTURA ETA LURRALDEAREN ERRESILIENTZIA HOBETZEKO FUNTSEZKOA DEN AZPIEGITURA BERDEA

Ekintza honen bitartez, hiru lurralde historikoetan banatutako zazpi proiektu gauzatuko dira. Bermeon, narriatutako hiri-inguruko eremuak berreskuratuko dira klima-aldaketaren ondorioetara egokitzeko, eta nekazaritza ekologikoko jardunbideak sustatuko dira. Gasteiz inguruan, helburua izango da Aramangelu/Basaldea parkeko tokiko nekazaritza ekologikoa sustatzea, kanpoaldeko degradatutako eremuak leheneratzea –Bermeoko eredu berari jarraituz–, eta udaleko sektore agroekologiko guztiak ere sailkatzea. Donostian, Artikutzako presa naturalizatuko da. Azkenik, Debabarrena eskualdean, ingurua naturalizatzeko eraztun berde bat sortuko da.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

2.090.147€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIA ETA OSASUNGARRIA

Ekintzaren helburua mugikortasun jasangarriagoa sustatzea da. Jarduketei dagokienez, besteak beste, bizikleta elektrikoen sare publikoa sortuko da Gasteizko hiri-inguruan, baita oinezkoentzako eta bizikletentzako bideen sistema bat ere, Ibarrangeluko udal-eremuan, Urdaibai Biosfera Erreserban.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

968.391€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

ENERGIA BERRIZTAGARRIAK INPLEMENTATZEA

Ekintzaren helburu nagusia da hainbat energia-iturri berriztagarriren proiektuak sustatzea. Horretarako, bi frogapen-proiektutan lan egingo da Arabar Errioxan, mahastien inausketaren hondakinak biomasa gisa berrerabiltzeko. Gainera, energia minieolikoko (100 kW instalatuta) hiru proiektu egingo dira, lurralde historiko bakoitzeko bana. Halaber, Bermeoko portuan sistema bat hidrotermala garatuko da; Donostian, autokontsumoko lau proiektu ezarriko dira, eta, Araban, energia berriztagarriak inplementatuko dira landa-inguruan autokontsumoa sustatzeko.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

2.756.786€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

PARTE-HARTZAILEAK

IBAI-ARROETAKO IRTENBIDE NATURALAK

Ekintzaren helburu nagusia etorkizuneko ibaien uholdeak prebenitzea da, hainbat ibaitan irtenbide naturalak abiaraziz. Arro hauetan esku hartuko da: Bakioko Estepona ibaian, hiri-padura bat sortuko baita; Donostiako Errekatxulo ibaian, erreka berriz naturalizatuko baita, eta Natura 2000 Sareko ibarbasoak basoberrituko dira Araban.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

1.372.276€

Ekintzaren iraupena:

2019-2023

 

PARTE-HARTZAILEAK

UR-HORNIDURAREKIN LOTUTAKO EGOKITZAPEN-NEURRIAK

Helburua Baia ibaiaren ur-horniduraren alternatibak aztertzea da, klima-aldaketaren agertokiak aintzat hartuz.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

100.000€

Ekintzaren iraupena:

2020-2021

HIRI-KOSTALDEA EGOKITZEA

Ekintza hau kostaldean arriskuak prebenitzeko tresna berriak inplementatzera bideratuta dago. Pilotua Zarautzen gauzatuko da, leku jakin batzuetan kamerak jarriz. Gainera, koordinazioaren hobekuntza, eguraldiaren iragarpena egiteko sistemen hobekuntza eta arriskuen prebentziorako plan berriaren integrazioa barne hartuko ditu.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

756.316€

Ekintzaren iraupena:

2019-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK

PORTUAK EGOKITZEA

Ekintza honen bitartez, portuen egungo egoeraren eta haien klima-arriskuaren azterketa estrategikoa egingo da. Gainera, hiri-eremuan garatutako uholdeen kontrako babesak eta klima-aldaketari dagokionez izan duten bilakaera ebaluatuko dira.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

225.421€

Ekintzaren iraupena:

2020-2021

PARTE-HARTZAILEAK

KOSTALDE NATURALETAKO EGOKITZAPEN-NEURRIAK

Ekintza hau Lagako hondartza modu integralean leheneratzera bideratuta dago, lurraldearen erresilientzia handitzeko. Horretarako, hainbat neurri gauzatuko dira Oka ibaiaren arroan, hiru ingurunetan: estuarioan, hondartzetan eta itsaslabarretan.

gehiago irakurri

Kostu estimatua:

1.724.366€

Ekintzaren iraupena:

2022-2025

 

PARTE-HARTZAILEAK